Enrique Morenteren kontzerturako sarreren dirua itzuliko dute
Enrique Morentek igandean eman beharreko kontzertua bertan behera geratu zela jakinarazi zuen Donostia Kulturak duela hiru egun, abeslariaren osasun arazoak zirela eta. Aurretik sarrerak erosiak zituztenek, ordea, datozen egunetan jasoko dute dagokien dirua. Sarrerak Kursaaleko leihatilan erosi zituztenek abenduaren 10, 12, 16, 18, 19 eta 30ean jaso dezakete zor zaien dirua, leihatilan bertan. Bestetik, Servikutxa, Telekutxa edo Internet bidez erosi zituztenei automatikoki egingo diete diru itzulpena.