Gabon giroa nabaritu dedin
Taberna eta jatetxeek beranduago ixteko
baimena izango dute hurrengo asteburuetan. Eguberri eguna eta Urte Berri eguna asteburuan direnez, aurreko asteburuetako (hilaren 10,11,12,17,18 eta 19an) ixte
ordua bi orduz luzatuko
dute. Egun hauetan ez ezik, gabon jaietan ere itxiera ordua luzatuko dute, egun horietarako ordutegi berezia baitute.
Ludoteka eta erosketak etxera eramateko zerbitzua
Gabonetako erosketak egiteko merkatal gune handietara joateko beharrik ez dagoela erakusteko hainbat zerbitzu jarriko ditu Sshops Donostia merkatarien elkarteak erosleen eskura. Aurten ere, ludoteka zerbitzua eskainiko dute erosketak lasai egin nahi dituzten gurasoentzat baita erosketak etxera bidaltzeko zerbitzua ere. Horiek guztiak hilaren 22tik urtarrilaren 5era bitartean eskainiko dituzte.
Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzako ludotekak Amara Berri (Urbieta 38 eta Salaberria), Zuhaizti (Aldakonea 1) eta Elizaran ikastetxeetan egongo dira zabalik. Dendetan, gainera, doan sartzeko txartelak eskuratu ahal izango dira.
Txitek, bestalde, erosketak etxera doan eramateko zerbitzua eskainiko dute. Aurten, gainera, Bretxa merkatuan erositako produktuak ere garraiatuko dituzte. Gabon giroa pizteko, musika taldeek joko dute kalerik kale.