ETBko urtezahar-gauean Fangoriak joko du
Jakina den bezala, ETBk abenduaren 18an ospatuko du urtezahar jaia, Donostian: ‘Badator 2011’. Bertan emango dituzte 2010a agurtzeko 12 kanpaikadak eta ondoren, 2011ri ongi etorria emateko jaia ospatuko dute, bertaratuko diren guztiek. Euskal Telebistak dagoeneko jaiarekin bat egingo duten musika emanaldi batzuen berri eman du: Alaskaren Fangoria, We are standard bizkaitarrak eta Bataplan diskotekako DJa, Alex del toro. Ikuskizuneko aurkezlea, berriz, Ibon Uzkudun izango da. Eguraldiak laguntzen badu Alderdi Ederren izango da jaia eta euria egin ezkero, berriz, Bataplanen.