GBCko akziodunen batzarra izango da gaur
Gipuzkoa Basketek akziodunen Ohiko Batzar Nagusia egingo du Donostia Arenan, gaur, 19:30ean. Bertan, joan den jarduerako kontuak onartu beharko dituzte, baita 2010-2011 denboraldiko aurrekontua ere. GBCk aurreko denboraldiari dagozkion urteko 5.600.000 euroko gastuak aurkeztuko ditu, esperotakoa baino 260.000 euro gutxiago. Irabaziak, berriz, 5.130.000 eurokoak izan dira.
Edonola ere, aurrekoetan bezala batzar lasaia aurreikusten du klubak.