Protesta egingo dute Donostia Ospitalean
ELA eta LAB sindikatuek deituta haibat protesta egingo dituzte Osakidetzako langileek bihar, EAEko ospitale handienetan. Helburua, Eusko Jaurlaritzaren osasun politikak eta sisteman egindako murrizketak salatzea izango da, aldi berean, Osakidetzako negoziazio kolektiboak ere salatzeko asmoa dute. Finean, Osasun sistema pribatizatzea, langile eta baliabideak murriztea eta lan negoziazioak etetea salatuko dute. Hirian, Donostia Ospitalea izango da protesten lekukoa, baina Barakaldoko Gurutzetako ospitalean eta Gasteizko Santiago erietxean ere egingo dituzte. Hori dela eta, batzar informatiboak ere egingo dituzte, eguerdian eta arratsaldean. Langileen %50ak baino gehiagok protestekin bat egitea espero dute sindikatuek.