Añorgako kirol elkarteak fisioterapeuta aldatu du
Klubean urte ugari eman ostean, Ibon Setien fisioterapeutak Añorga KKE uztea erabaki du, beste eginkizun batzuei ekiteko. Hori dela eta, Ander Olaizolak hartuko du bere lekua eta bera izango da aurrerantzean kirolarien lesioetaz arduratuko dena.