Groseko gaztetxean zegoen Argalaren irudia ezabatu dute udal langileek
Groseko Kortxoenea Gaztetxean zegoen Argalaren irudia ezabatu zuten udal langileek atzo. Hala jakinarazi du Gaztetxearen izenean Irutxuloko Hitzara bidali duten idatzi batek. “Ez da horrelako eraso bat jasaten dugun lehen aldia”, dio eskutitzak. Gaztetxekoen arabera, pasa den astean Argalaren irudiaren ondoan zegoen Lucio Urtubia anarkistaren murala apurtu baitzieten
gauez. Hala ere, ez dakite nor den gertakari horren arduraduna.
Edonola ere, azken gertakaria “bereziki larria” da Kortxoeneakoen ustez; “udal langileak direlako ezabaketa egin dutenak eta ezabatu duten murala pareta pribatu batean zegoelako”. Gertatutakoaren aurrean, gazteek argi dute euren jarrera zein izango den. “Ezabatzen diguten mural bakoitzaren gainean beste
bat egingo dugu”, dio eskutitzak.