Espainiako Auzitegiak zortzi lagun epaituko ditu, tartean bi donostiar
Espainiako Auzitegiak zortzi lagunen aurkako epaiketa hasiko du, “Bateraguneren bitartez Batasuna berriro osatu nahi izatea” leporatuta. Ahozko epaiketa iragarri dute gaur eta Fiskaltzak bost egun ditu auzipetuen aurkako zigor eskaerak egiteko. Behin behineko ondorioak aurkezten dituztenean epaiketaren data jarriko dute.
Arkaitz Rodriguez eta Rafa Diez Usabiaga donostiarrekin batera, honakoak dira gainontzeko auzipetuak: Arnaldo Otegi, Txelui Moreno, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Jose Manuel Serra eta Amaia Esnal. Baltasar Garzon epaileak urtarrilaren 25ean auzipetu zituen ETAko kide izatea egotzita eta autoan Otegi Bateraguneren arduradun nagusia zela argudiatu zuen.