Permach eta Alvarez absolbitzearen aurkako helegitea jarri du fiskaltzak
Aurreko astean Espainiako Auzitegiak hartu zuen erabakiaren aurkako helegitea jarri du fiskaltzak. Bertan, Joseba Permach eta Joseba Alvarez donostiarrak, Arnaldo Otegirekin batera Anoetako Belodromoko ekitaldiagatik absolbitzea erabaki zen. Presoen argazkiak erakutsiz terrorismoa goratzea leporatzen zieten, baina epaileak esan zuen “zalantza handiak” zituztela Permach, Alvarez eta Otegi izan ote ziren euskal presoen argazkiak erakustearen erantzuleak. Defentsak absoluzioa eskatu zuen eta “Mitin batean hizlariak ez du jakiten zer gertatuko den ekitaldi osoan”, adierazi zuen Jone Goirizelaia abokatuak.