Umeek Haurren Gabonetako Parkean dagoen tren txikian gozatu handia izan ohi dute.
Primerako harrera izan du aurten ere Kursaal biltzar aretoan egiten den Haurren Gabonetako Parkeak.
Ia egunero 1.500 bat bisitari izan du ekimenak eta bihar ateak itxiko ditu, datorren urteari begira.
Joko eta jolas mota ugari eta ezberdinak aurkitu dituzte egun hauetan Zurriola pasealekuko aretora gerturatu diren
biltzarkideek, eta asmo horrekin jarraitzen dutela aurreratu dute parkearen arduradunek.
Oraindik orain,
scalextric bezalako jostailu entzutetsu zein klasikoak gozatu ahal izango dira bihar, asteartean, goiz eta arratsaldez.