2016 hautagaitza autobusetara igoko da
Viento en Popa izeneko antzezle bikotea Donostiako egunerokotasunean murgilduko da gaur bertan. Hala, Dbus konpainiako hainbat autobusetan antzeztuko dute, Donostia 2016an Europako kultur hiriburu izateko hautagaitzaren barruan. Mimoek 17:00etan Altzara doan 13 zenbakidun autobusa hatuko dute Bulebarrean eta ikuskizun txiki bat egingo dute bertan doazenentzat. Hortik aurrera, 19:00ak bitartean, hainbat autobusetan ibiliko dira antzezten.
Bestetik, Aguibaile taldeak dantza ikuskizun bat eskainiko du Aldakoenea fundazioan, igandean, 17:15ean. Momentuz ez dago hautagaitzaren inguruko beste ekitaldirik antolatuta.