Donostia Turismok bertsio katalana dauka
Donostia Turismok bere web orriaren katalan bertsioa egin du. Helburua argia da, turista kataluniarrengana gerturatzea. Izan ere, beraiek dira Donostiako turisten gehiengoa. Zehazki, 2010eko azken astean, Estatuko 1.050 bisitari igaro ziren Donostia Turismoko bulegotik eta horietatik ia %40 katalanak izan ziren.
Gauzak hala, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaz gain, kataluniako biztanleek ere hiriaren inguruko informazioa euren hizkuntzan eskuratzeko aukera dute, duela astebetetik.