Oihana Agirreri babesa eman diote Egian
Oihana Agirre egiatarra epaitu egingo du Espainiako Auzitegi Nazionalak, urtarrilaren 12an. 2007ko irailean, Kontxako estropaden bigarren iganderako, euskal presoen aldeko manifestazioa deitu zuen Agirrek eta urte hartako urriaren 2an atxilotu zuen Espainiako Poliziak. Preso eduki zuten, 2008ko abenduaren 11ean baldintzapean libre geratu zen arte. Orain, 12 urteko espetxe zigorra jaso dezake. Hori dela eta, egiatarrek babesa eman nahi diote eta larunbatean prentsaurrekoa egin zuten plaza haundin. Datozen egunetan ere, egiatarrek Agirre babesteko ekimenak egingo dituzte:
- Bihar, manifestazioa, 19:30ean, plaza berritik.
- Asteazkenean, elkarretaratzea, 12:00etan, epaitegiaren aurrean.