Kalitate turistiko onena duen norakoa da Donostia

Donostiak norako turistikoen kalitatea neurtzen duen SICTED saria jaso du. Sortu berria den programa horretan parte hartzen duten estatuko 106 norakoei gailendu zaie, besteak beste, Europako Kultur Hiriburua izateko lehiakide dituen Burgos, Kordoba eta Segobiari. “Kalitate turistikoaren aldeko ibilbideagatik eta norakoen lehiakortasuna hobetzeko ekimenen kudeaketan erakutsitako merituengatik” Batzordeak Donostiari saria ematean kontuan hartu dituen irizpideak, besteak beste, hauek dira:
  • Norakoan parte hartzen duten enpresen kopurua
  • Parte hartzen duten sektoreen kopurua
  • Kalitate baldintzak betetzeko norakoak dituen behar zehatzen ikerlana
  • Parte hartzaileei zuzendutako formazio eta informazio lanak
  • Formakuntza eta tailerretako parte hartze maila
  • Norakoan saritutako enpresen kopurua
  • Erkidegoarentzat norakoak duen garrantzia
  • Hobekuntza taldeak
  • SICTEDen sustapen eta hedapen ekimenak
  • Norakoaren  eraginkortasun maila
Espainiako Turismo idazkari Joan Mesquidak Odon Elorza alkateari, urtarrilaren 20an, Ficoban eman behar zion saria; baina hiriaren egun handia denez, oraindik zehazteke dagoen otsaileko egun batean jasoko du Donostian. Udaletxean egingo duten ekitaldi horretan kalitatearen Qa jaso duten enpresek parte hartuko dutela aurreratu du alkateak.
HITZAkide HITZAkide