Musikeneko egoitza abiarazteko baimena eman du Udalak
Udal Gobernuak Musikeneko egoitza altxatzeko baimena eman du. Europa plazako Elias Salaberria orubean eraikitzeko bi urteko epea eta 25 milioi euroko aurrekontua beharko dituzte. 2013rako prest egongo den egoitzak Musikeneren eskaintzarekin eta bikaintasun nahiarekin bat egitea espero dute arduradunek. Odon Elorza alkateak gogoratu duenez, “Musikene hiriko sormenaren mahaiaren hanketako bat da San Telmo, Basque Culinary Center eta Tabakalerarekin batera”.
Ezaugarriak:
- Azalera: 14.021 metro koadro. 12.137 metro koadro erabilgarri.
- Solairuak:
- Sotoa: aparkalekua.
- Lehen solairuan: administrazioa.
- Gainontzeko hiru solairuetan: hezkuntza guneak.
- Hainbat tamainatako 67 tresna gela.
- 39 entsegu gela.
- Liburutegia eta mediateka.
- 408 eserlekurentzat tokia duen 717 metro koadroko auditorioa.