Txirri, Mirri eta Txiribiton, euskara eta ingelesarekin jolasean
Txirri, Mirri eta Txiribitonek ikuskizun berria prestatu dute.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek ikuskizun berria prestatu dute. ‘Don Don Kikilikon’, ‘Barre Busa’, ‘Altza Porru’ edota ‘Trikitraka Trikitron’-en ondoren, ‘Sagarra da apple‘ iritsiko da. Pailazoen saio berria otsailaren 1etik aurrera emango dute, ETB1en eta ETB3n, astelehenetik ostiralera. Hainbat abesti sortu dituzte urte hauetan guztietan. Ezagunetako baten hitzekin, «Sagarra manzana, ikatza carbon, mujer andria eta hombre gizon» haurrek hizkuntza ezberdinen arteko harremana ulertu zuten. Oraingoan euskararekin eta ingelesarekin jolastuko dute, garai bateko ‘Sagarra manzana’, ‘Sagarra apple’ bihurtuz.