AHT eta autobus geltokia Tabakalerarekin koordinatzea eskatu du Eneko Goyak
Donostiako alkatetzarako EAJko hautagai Eneko Goyak Abiadura Handiko Trenaren geltokia, autobus geltokia eta Tabakaleraren birmoldatzea lotzea proposatu du. Hauteskunde aurre-kanpainaren ekitaldi honetan, EAJk Gasteizko zein Madrilgo parlamentuetan jarrera hau berau mantenduko duela iragarri du Goyak. Alkategaiaren arabera, hiriaren gune bertsuan dauden hiru proiektuen koordinazioa ez da behar bezala bermatzen ari.