Oriora txangoa antolatu du Añorga KKEk
Añorgatik Oriorako zeharkaldia egiteko asmoa dute añorgatarrek, Añorga KKEren eskutik, otsailaren 6an. Jolas Etxea aurretik aterako dira goizeko zortzietan eta Agitira iritsi ondoren, GR-121 bidea hartuko dute, Orioraino. Itzulera, berriz, autobus publikoan egingo dute. Hala, guztira, 4 edo 5 orduko txangoa izango da. Interesa duena klubarekin harremanetan jar daiteke: 943-36 37 91 telefonoan edo idazkaritza@anorgakke.org posta elektroniko bidez.