Felix Perez Realeko elastikoa jasotzen Jokin Aperribayren eskuetatik
San Sebastian Egunean Hiritar Merezimenduaren Dominak jaso zituzten donostiarrek beste omenalditxo bat izan zuten asteburuan. Izan ere, Realak euren lana eskertu nahi izan die lau sarituei: Miguel Tardaguila, Felix Perez, Amaia Lasheras (Arrats elkartearen izenean), María Eugenia Maisueche Arrillaga (Gipuzkoako dantzari profesionalen elkartearen izenean) eta Paco Etxeberria.
Hala, Reala eta Almeriaren arteko partida Anoetako palkotik jarraitu zuten sarituek eta atsedenaldian talde txuri-urdinaren elastiko bana jaso zuten opari, lehen taldeko jokalarien sinadurekin. Xabi Alonsori ere omenaldi bera egin nahi izan zion Realak, Urrezko Danborra dela eta, baina Real Madrideko jokalariak ezin izan zuen Donostian egon, arrazoi jakinengatik.