Hainbat donostiar saritu zituzten Euskal Kirolaren Galan
Euskal Kirolaren III. Gala ospatu zuen Euskal Kirol Federazioen Batasunak urtarrilaren 27an, Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, hainbat euskal kirolari eta kirolzale saritu zituzten. Sarituen artean, donostiarrak ere izan ziren: Eli Argandoña (Gros Xake Taldea), Maialen Arrazola (arrauna) eta Jose Luis Unanue (squasha).