Bera Berako harrobia indartsu dator
Bera Bera klubeko kadete eta jubenil mailako eskubaloi taldeak zorioneakoak dira. Izan ere, pasa den asteburuan Gipuzkoako txapeldun titulua lortu zuten biek ere, dagokien kategorian. Orain, Euskadiko talderik onenekin lehiatu beharko dute.
Bestetik, Haur Mailako Jessica Garmendia, Benta Berriko kiroldegian egin zen entrenamendu saio batean egon zen, igandean. Hain zuzen ere, Gipuzkoako selekzioko jokalariak aukeratzeko izan zen entrenamendu hori.