Aranburu, Tabakalera estaliko lukeen eraikinarekin kezkatuta
AHTrako egin nahi duten tren geltokiaren aurrean, beste aukera batzuk aztertzeko eskatu du diputatuak, Tabakalera estaliko duten beldur baita.
Abiadura Handiko Trena Donostiako geltokira iritsiko da, eta Adifek zabaltze lanei ekingo die laster. Tren azpiegituren enpresak, Tabakalerak zenbait erakustaldi eta erabileratarako aurreikusita zuen espazioa «okupatu eta hartu» egingo duela esan du Aranburuk. Haren ustez, Tabakalera estali egingo luke. Horregatik, Administrazio Kontseiluak, zuzendaritza eta arkitektoen bidez Adifekin harremanetan jarri da, «beste konponbide batzuk bilatzeko asmoz» edo «espazioaren okupazioa ahalik eta txikiena izan dadin lortzeko», zehaztu du Aranburuk.
AHTaren geltokia Tabakaleraren behealdean egiteko aukera ikertzea «oso arrazoizkoa» dela uste du diputatuak. Halere, kostu ekonomikoa eta lan horien eragina zein izango zen ikusi behar dela adierazi du.
Tabako fabrika zaharraren berritze prozesua hurrengo apirilean hasiko direla esan du. Orduan zenbait zati eraisten hasiko dira, irailean berritze lan nagusiak hasi ahal izateko eta Tabakaleraren atak 2015ean zabaldu ahal izateko.