'La funcion por hacer’ antzezlana, Antiguan
'La obra por hacer' antzezlana Antiguan, Lugaritzen.
Larunbatean, Israel Elejalde eta Barbara Lennie aktoreak protagonista dituen ‘La obra por hacer’ izango da ikusgai Lugaritz kultur etxean, 20:00etan. Lanak ezer berririk ez dakarrela diote egileek, baina ikusleen artetik lau pertsona aterako dira emanaldian zehar, ustekabean. Aktore eta ikusleen arteko horma erosoa hautsi egingo dute. Sarrerak 10 eurotan daude salgai.