'Mientras duermes', Marta Eturaren film berria
Marta Etura aktore donostiarra da Jaime Balagueroren (REC, Fragiles) beldurrezko pelikula berriaren protagonista. Zinema areto komertzialetan estreinatuko dute laster, data zehatzik oraindik jakiterik ez bada ere. Luis Tosar eta Alberto San Juan izan ditu lankide. Tosar atezain baten larruan ikusiko dute zaleek. Ondo ezagutzen ditu bizilagun guztiak. Eraikin bereko bizilagunaren papera izango du Eturak. Haren obsesio bihurtuko da gaztea.