Annonayn saritu dute ‘80 egunean’ filma
80 egunean filma saritu dute Frantzian.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Annonayn, Frantzian, izan dira astebukaeran. Festival International du Premier Film jaialdian lehiatu dira ’80 egunean’ filmarekin, eta ez dira esku hutsik itzuli. Epaimahaiaren Sari Berezia lortu dute.