Mandasko Dukearen kalean gaur goizean sortutako ilara (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoaren zerrendetan izena emateko azken egunak iritsi dira, martxoan egingo den etxebizitza zozketan parte hartzeko. Izena emateko azken eguna asteartea da eta egunotan Mandasko Dukearen kaleko bulegora jendetza bertaratzen ari da. Gaur goizeko bederatzietan, bulegoko atea ireki aurretik, sekulako ilara zegoen eta ordu horretarako edo beranduago bertaratutakoek bi ordu egon behar izan dute zain, bulegoan sartzeko.
Irutxuloko Hitzak goizeko irudia harrapatu du.