Kortxoenea auzolanez ari dira eraikitzen
www.grosekoga.net gunean begiratzeko gomendatzen dute asanbladako kideek. Sukaldeak eta zarata gelak lan gehiago beharko dute eta, berandu baino lehen, izango dira Kortxoenea auzolanez egiteko deialdi berriak.
Guztion laguntzaz gaztetxea eraiki. Lelo honekin izenpetu zuen Groseko Gazte Asanbladak gaztetxean egin beharreko lanetarako auzolan deialdia.
Brotxa eskutan zuela, Onintzak azaldu zuen duela 7 hilabete hasitako lanak segida behar duela izan. «Eraikina okupatu genuenean maiz, ia astero, egiten genuen auzolana. Orduan erraza zen, garbiketa eta abar. Orain, berriz, lan zailagoak dira gelditzen zaizkigunak eta berezituagoak dira».
Sukaldea zein zarata gelarekin jarraitzea, goiko pisua garbitzea eta sabaiean asfaltozko tela jartzea ziren lan-programaren osagaiak. Hala ere, larunbata goizeko eguraldi eskasak ez zien bertaratu ziren lagunei lagundu, eta gaztetxearen barruko eginkizunei heldu behar izan zieten.
Arkitektoa eta guzti
Modu honetan, sukaldeak eta ondoko komunak zein musika entsegu eta grabaketetarako erabiliko den zarata-gelak itxura aldatu zuten deialdiari kasu egindako dozena inguru lagunek. Igeltsero bat eta arotza ikasketak bukaturik dituen arkitektura ikasleak ziren obra guztietan behar izaten diren gidariak. Onintzak azaldu zuenez, «Abila, igeltseroa, ez da azulejoak jartzen ibili, baizik eta nola jarri behar genituen azalduz eta ondo egiten genuen». Abila da auzolanen programazioen ardura duen Groseko Gazte Asanbladako kideetako bat. Onintzak azalduta, «zerbait konkretua behar dela ikusten dutenean egiten ditugu auzo-lan deialdiak».
Mailukadek, eta zulagailu hotsek betetzen zuten goiz horretan gaztetxearen beheko solairua, baina ez zuten estaltzen «a ze polita gelditzen ari den, kolore hau etxean jarri nahi dut!» gisako hitzak. Bestalde, ibilbide luzeko profesionalen moduan utzi ez bazuten ere, lanean ari zirenen kezka aurrekoena bezain handia edota handiagoa zen. «Horma ondo gelditzen ari al da? Homogeneo gelditzen ari da?».
Gehiago izango dira
Deialdia lanak egiteko ez ezik, bazkarirakoa ere bazen. Zoritxarrez, larunbatean bertan egindako lanek ez zuten sukaldea bukatu eta arroza beste gela batean prestatu egin behar izan zuten.
Lan egiteko zein horrelako gauzak ikasteko gogoa duen edonor hartuko dute adeitsu Kortxoenean. Noiz eta non jakiteko, ordea,