Esti Aizpuruak lagunartea izango du Loiolako Erriberan
Realeko emakumezkoen taldeko jokalari bati eskainitako lehen lagunartea sortu du Loiolako Erriberako auzo elkarteak. Esti Aizpurua donostiarraren omenez sortutako taldea da eta bihar inauguratuko dute, auzoko Tioka tabernan, 19:00etan. Aizpuruari eta talde guztiari bultzada emateko asmoa dute. Informazio gehiago nahi duenak peinaestiaizpurua@gmail.com posta elektronikora idatz dezake.