6.000 euroko isuna eskatu dute Jon Enparantzarentzat
Jon Enparantza abokatu donostiarrarentzat 6.000 euroko isuna eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Izan ere, Jon Anzaren gorpua agertu eta bi egunera egindako agerraldi batean, segurtasun indarrak iraintzea egozten diote. Enparantza Anzaren senideen abokatua da eta iazko irailean deklaratu zuen auzitegian.
Guardia Zibilak euskal abokatuen aurka egindako operazioan atxilotu zuten Enparantza, 2010eko apirilaren 14an, ETArekin kolaboratzen zutelakoan. Valdemoroko espetxean egon ostean, 2010eko abenduan aske utzi zuten, bermea ordaindu ostean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez, Espainiako eta Frantziako Gobernuek “interes berezia dute” Anzaren kasua isiltzeko.