Heavy Jaia Larrotxene kultur etxean izango da.
Freedom Call taldea, Heavy Jaian izango da larunbatean.
Larunbatean izango da hitzordua, Larratxo kultur etxean. Overload eta Dawnmaster ere izango dira eszenatokian
Heavy eta rock gogorrenaren zaleen urteko festa heldu da. Heavy Jaia larunbatean izango da. Aurten, Altzan egin beharrean Larratxon egingo dute, kultur etxean. Obus, Saratoga, Idi Bihotz, Centinela… Musika talde andana izan dira jaialdi honetan. Alemaniako Freedom Call taldea izango da aurtengo izarra. 1998ko urtarrilean Chris Bay eta Dan Zimerman (Gamma Ray) aspaldiko lagunak elkartu eta banda osatzea erabaki zuten. Stairway to Fairyland diskoa kaleratu zuten 1999an eta birak egiten hasi ziren Europan zehar, gaur arte.
Haiekin batera Euskal Herriko bi taldek parte hartuko dute Heavy Jaian. Donostiako Overload taldeak eta Dawnmaster-ek. Jada klasiko bihurtu den Playback Lehiaketa ere ez da faltako. Ikusleak eszenatokira igo eta euren idoloak imitatzeko aukera izango dute.
Festarako sarrerak 13 eurotan daude salgai Parte Zaharreko Zunbeltz eta Txiki tabernetan eta Casares-Tomasene kultur etxean. Larunbatean bertan, 16 euroren truke eskuratu ahal izango dira Larratxon.