Zenbait hautetsiren babesa jaso dute Jazint eta Xalba Ramirezek
Izpuran (Nafarroa Beherea) itxialdia egiten ari diren zortzi gazteei, Jazint eta Xalba Ramirez donostiarrak tartean, babesa eman diete zenbait hautetsik. Gazte independentistek Euroaginduaren mehatxua dute, hots, espainiaratuak izateko arriskua. Hori dela-eta, hautetsiek euren etxeak eskaini dizkiete babesleku gisa.
Zortzi gazteek bihar emango dute amaitutzat itxialdia. Eragile sozial, politiko eta sindikalen babesarekin, agerraldia egin dute, gaur, Izpuran bertan. Iazko urriaren 23ko gazteen kontrako sarekadatik ihes egitea lortu zuten gazte hauek.