Protesta goiza udaletxe aurrean
Dunbal eta txilibitu soinuak, oihuak eta paperak. Horiez guztiez bete dute gaur goizean Ijentea kalea udal langileen eta etxez etxeko laguntzaileen elkarretaratzeek. Batak bestearen ondoan jarritako pankarten atzetik, lan baldintzen inguruko kexua agertu dute langileek. Lehenek, Udalhitz hitzarmenean jasotakoa betetzeko eskatu diote alkateari, bigarrenek, berriz, udal zerbitzua kudeatzaile den CLECE enpresarekin duten gatazka konpontzeko bitartekari lana egin dezala.