GBCko lagunarteek Bilbora joateko autobusa antolatu dute
Lagun Aro GBCko lagunarteek bidaia antolatu dute Bilbora joateko. GBC eta Bilbao Basket aurrez aurre izango baitira, igandean, 12:30ean. Dagoeneko 30 lagunek eman dute izena bidaiarako, baina oraindik gehiagorentzako tokia dago. Interesatuek 25 euro ordaindu behar dituzte eta prezioaren barruan autobusa eta partidarako sarrera sartzen dira. Igandean 10:00etan irtengo da autobusa Anoetatik eta Miribillako norgehiagoka bukatzean itzuliko da. Informazio gehiagorako, hona idatzi: omnesuni@gmail.com.