Kalonje eta Urkiola sagardotegiek eusko label sagardoa eskainiko dute
Kalitatea Fundazioak eusko label sagardoa eskaintzearen aldeko apustua egin duten sagardotegien berri eman zuen atzo. Guztira 27 sagardotegi dira: Bizkaiko zazpi, Arabako bat eta Gipuzkoako 19. Gipuzkoarren artean, Donostiako Kalonje eta Urkiola daude.
Eusko Label sagardoa, bertako sagarrekin bakarrik egindakoa izango da eta aste gutxi batzuk barru lehenengo botilak kaleratuko dituzte.