Desoreka gainditzeko baliabideak eskatu ditu ezker abertzaleak
Gaur da Emakumearen Nazioarteko Eguna eta berdintasunaren, askatasunaren eta elkartasunaren aldeko aldarriak batean eta bestean errepikatuko dira. Kalean, halaber, udal politikak salatzen dituen kartelak topa daitezke. Horietako batean, udal aurrekontuan atal batzuen eta besteen artean dagoen aldea nabarmentzen dute.
Hain zuzen, bizitzaren edozein arlotan gizon eta emakumeen arteko desorekak gainditzeko, beharrezkoak diren baliabide eta bitarteko ezartzea «ezinbesteko» jo du Donostiako Ezker Abertzaleak. Era berean, sexu bereizkeriari aurre egiteak, emakumeen alde behar bezala lan egin behar dela zehaztu dute. Horretarako, udal politikek berdintasunaren alde egitea irizpide nagusi izan behar dutela, eta emakumeen interesak defendatzeko, politikagintzan eta erabaki guneetan haien presentzia beharrezkoa dela gaineratu dute ezker abertzalekoek.
Ezker Batua-Berdeak nahiz Donostiako Ezker Abertzaleak, gaur, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei. Ezker Batua-Berdeak taldeko ordezkariek ez dute 19:30etik aurrera Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko aukera galtzeko asmorik. Patriarkatuari kaña beti! Gora Borroka feminista izango da protesta ekimena gidatuko duen lema.