Jokin Urangak irabazi du XIII. Orixe Saria
Añorga KKE-k antolatutako XIII. Orixe Sariko finala jokatu zuten larunbatean. Auzoko kultur etxean izan zen saioa eta Jokin Uranga izan zen irabazlea. Bi kanporaketa jokatu ondoren, sei bertsolari sailkatu ziren azken saiorako. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Jokin Uranga. 375,0 puntu
2.- Iñaki Gurrutxaga. 369,0 puntu
3.- Iñigo Manzisidor Mantxi. 364,5 puntu
4.- Nahikari Gabilondo. 364,0 puntu
5.- Iratxe Ibarra. 348,5 puntu
6.- Felix Zubia. 335,5 puntu