Loiolako frontoia berritzen ari dira (Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolako pilotalekua txukuntzeko lanetan buru belarri ari dira egunotan. Maiatza erdialderako bueltatuko da pilota hotsa frontoira. Soinua, ordea, desberdina izango da, ekipamenduak teilatu eraberritua izango duelako. Horrekin batera, aldagelentzako lekua egingo dute. Goitik behera margotu eta txukuntzeko, 220.000 euroko inbertsioa egin du Donostia Kirolak.