Udaltzainek 18.250 lagun identifikatu zituzten iaz. Orain arte, pertsonen bat harrapatzen zuten bakoitzean, polizia etxera joan behar izaten zuten bildutako informazioa datu baseko oharrekin erkatzera edota aurrekaririk zuen ikustera. Egun ez dute batera eta bestera ibili beharrik izango, identifikazio sistema berritzailea ezarri berri dutelako. Hala, polzia autoetatik bertatik harrapatutako herritarraren datuak une berean kontsultatu ahal izango dituzte.

Oraingoz, lau autotan, Easoko egoitza nagusian, udaletxean eta Bidebietako ikuskaritzan ezarri dute sistema. Gainontzeko autoetara zabaltzea askoz ere errazagoa izango dela adierazi du Enrique Ramos Hiri Segurtasun zinegotziak, «korapilatsuena zen softwarea» egokitu dutelako jada. Egitasmoa abian jartzeko Espainiako Gobernuaren bigarren Zapatero planetik egin dute tira.
Hatz markak identifikatzeko tramankulua «azkarra eta fidagarria» izatearekin batera, «berritzailea» ere badela azpimarratu du Ramosek. Identifikazio sistema eramangarria Espainian beste inork ez duela argitu du.
Zein aurrekari dituzten ala ez frogatzeko edota atxilotze-agindua duen berehala ikusteko aukera eskaintzeaz gain, nortasun agiririk ez daramaten pertsonak nor diren ikusteko oso baliagarria izango dela azaldu du. Egun, gainera, atzemandako herritar askok benetazko izen-abizenik ez dutela ematen jakinarazi du. Makina horien bidez, gezurretan ari diren ala ez berehala egiaztatu ahal izango dute.
Froga horiek egiteko datu base zabala du Udaltzaingoak. Denera, aktibo dituzten hatz markak lau mila inguru direla jakinarazi dute. Oraingoz, egiaztatzen dituzten hatz markak Udaltzaingoaren datu basearekin erkatu ditzakete soilik. Asmoa, ordea, Ertzaintza edo beste polizia taldeek duten informazioarekin alderatzea izango da.