pirila eta ekaina bitarteko arte eszenikoen egitaraua aurkeztu du Donostia Kulturak
Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko Olatu Talka jaialdiaren bigarren ekitaldia antolatu dute. Herritarren "energia eta sormena" erakutsiko duen festa izango da oraingoan ere. Ehun proposamenetik gora jaso dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 27a eta 29a bitartean kalean, zein beste eszenatokietan izango da ikusgai programazioa. Askotariko jarduerak izango dira: musika, dantza, arte plastikoak, antzerkia edota kirola.
Iragan maiatzean Tabakalerako zuzendari ohiak, Joxean Muñozek, dimisioa eman zuenetik, ez dute haren ordezkorik aurkitu. 2010eko abenduaren 19an deialdi publiko baten bidez zuzendari nagusia hautatzeko prozesua abian jarri zuen Tabakalerako Administrazio Kontseiluak. Hautaketa prozesua egin ondoren, deialdian aurkeztutako hautagaiek «lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak eta beharrezkoak direnak» betetzen ez dituztela baloratu du.
Udaltzainek 18.250 lagun identifikatu zituzten iaz. Orain arte, pertsonen bat harrapatzen zuten bakoitzean, polizia etxera joan behar izaten zuten bildutako informazioa datu baseko oharrekin erkatzera edota aurrekaririk zuen ikustera. Egun ez dute batera eta bestera ibili beharrik izango, identifikazio sistema berritzailea ezarri berri dutelako. Hala, polzia autoetatik bertatik harrapatutako herritarraren datuak une berean kontsultatu ahal izango dituzte.