Hautagaitzaren aldeko bigarren Olatu Talka jaialdia prestatu dute
Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko Olatu Talka jaialdiaren bigarren ekitaldia antolatu dute. Herritarren "energia eta sormena" erakutsiko duen festa izango da oraingoan ere. Ehun proposamenetik gora jaso dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 27a eta 29a bitartean kalean, zein beste eszenatokietan izango da ikusgai programazioa. Askotariko jarduerak izango dira: musika, dantza, arte plastikoak, antzerkia edota kirola.
Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko Olatu Talka jaialdiaren bigarren ekitaldia antolatu dute. Herritarren “energia eta sormena” erakutsiko duen festa izango da oraingoan ere. Ehun proposamenetik gora jaso dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 27a eta 29a bitartean kalean, zein beste eszenatokietan izango da ikusgai programazioa. Askotariko jarduerak izango dira: musika, dantza, arte plastikoak, antzerkia edota kirola.
Jaime Caballero igerilariak ekimenarekin bat egin du. Hautagaitzaren alde, eta alboko esklerosi amiotrofikoa duten gaixoen alde, Donibane Lohizunetik etorriko da Donostiara, igeri egiten. Hernaniko Musika Eskoak Jaso dezagun hiri bat haurrentzako musika eta antzerki ikuskizuna interpretatuko du. Gehitu elkarteak zinema ikusteko beste modu bat eskainiko die herritarrei. Zinefestan Sonrisas y lagrimas filma proiektatuko dute. Ikusleek, ordea, musikal honetak oabestietan parte hartu, edota pertsonaia nagusien erara mozorrotzeko aukera izango dute. Emaus Gizarte Fundazioak ‘Sin desperdicio’ izeneko moda osagarrien marka berria aurkeztuko du. Birtziklatutako publizitate banderatxoekin egindako objektuak erakutsiko dituzte. Musikalis abesbatzak, edota Plus 55 programako taldekideek ere parte hartu dute egitarauan.