Tabakalerako zuzendari nagusia hautatzeko beste prozesu bat zabalduko dute
Iragan maiatzean Tabakalerako zuzendari ohiak, Joxean Muñozek, dimisioa eman zuenetik, ez dute haren ordezkorik aurkitu. 2010eko abenduaren 19an deialdi publiko baten bidez zuzendari nagusia hautatzeko prozesua abian jarri zuen Tabakalerako Administrazio Kontseiluak. Hautaketa prozesua egin ondoren, deialdian aurkeztutako hautagaiek «lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak eta beharrezkoak direnak» betetzen ez dituztela baloratu du.
Iragan maiatzean Tabakalerako zuzendari ohiak, Joxean Muñozek, dimisioa eman zuenetik, ez dute haren ordezkorik aurkitu. 2010eko abenduaren 19an deialdi publiko baten bidez zuzendari nagusia hautatzeko prozesua abian jarri zuen Tabakalerako Administrazio Kontseiluak. Hautaketa prozesua egin ondoren, deialdian aurkeztutako hautagaiek «lanpostuarekin bat datozen gaitasun guztiak eta beharrezkoak direnak» betetzen ez dituztela baloratu du. Aho batez adostu dute prozesua inor aukeratu gabe bukatutzat ematea. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarentzako zuzendaria bilatzeko lehenbailehen beste prozesu bat zabaltzea erabaki dute .