Egunean 40 bat zuhaitz landatzen dituzte
Landatzen diren zuhaitzak botatzen direnak baino gehiago direla argitu du Udalak. 2010eko urtarriletik 2011ko apirilera bitartean bota zituzten zuhaitzak 1.002 izan ziren. Landatutakoak, berriz, 1.600 izan zirela zehaztu du Alberto Rodriguez Parke eta Lorategi saileko arduradunak. Egunean, 40 bat zuhaitz landatzen direla gaineratu du.
Honenbestez, Ametzagaina, Pagola edota Memoriaren Lorategiarekin hiriak duen berdegune saila 800 hektareatan hazi dela adierazi du. Azken landaketen ondorioz, Ulia, Urgull, Igeldo eta Miramonek 450 zuhaitz gehiago dituztela esan du Alberto Rodriguezek.
Lorategi saileko arduradunak, era berean, hainbat herritarren jokabide okerraz ohartarazi du. Aieteko Altxuene bidean osasuntsu zeuden lau zuhaitz pozoitu dituztela aditzera eman du.