Realeko pilota saila Ohorezko Mailara itzuliko da
Realeko pilota saila kluben arteko Lehen Mailako Espainiako Txapelketako garailea bihurtu da, Amaya klubaren aurka Leganesen jokatutako finala irabazi ostean. Palerta larruan, Richard Benoit eta Tibur Etxeberria lehiatu ziren eta 35-20 irabazi zuten. Iñigo Navarro altzatarrak ezin izan zuen finala jokatu, finalerdietan lesionatu egin zelako eta bere ordez, Antxin Ezkerro aritu zen. Hala, Ezkerrok eta Jon Arrutik pala motzeko finala 40-32 irabazi zuten.
Garaipenari esker, helburua lortu dute eta berriro ere Ohorezko Mailan lehiatuko da talde txuri urdina, datorren denboraldian.


