Antton Troitiño askatu dute
Antton Troitiño intxaurrondotarra aske utzi zuten atzo arratsaldean. Askatu.org webguneak dioenez, duela gutxi aplikatu zioten Troitiñori biziarteko Parot Doktrina, baina libre uzteak ez omen du doktrinarekin zerikusirik. Huelvako espetxean zegoen Troitiño, 24 urte zeramatzan preso ETAko kide zela egotzita eta zigorra beste sei urtez luzatu behar zioten, 2017 arte.