Milaka lagunek agurtu dute Korrika
Korrika amaitu da. Donostian azken kilometroak egin eta gero, Euskal Herrian zehar lekuko barruan eramandako mezua irakurri dute Bulebarrean. Euskararen aldeko ekimenaren azken txanpa jendetsua izan da. Hiriko kaleak lepo egon dira, lasterkarien tropela handia izateaz gain, kale bazterretan jende ugari izan baita. Irutxuloko Hitzak 9.30ak aldera hartu du lekukoa, San Martin kalean. Hiru ordu geroago, antolatzaileen hitzekin amaitu da Korrika 17.


