Bagerak Elkarteak alderdi politikoak gonbidatu ditu euskararen inguruko mahainguru batean parte hartzera
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak hainbat alderdi politikotako hautagaiak bilduko ditu mahainguru batean. Euskara eta hizkuntza politika izango dute hizpide. Euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko proposamak aurkeztuko dituzte. Ainhoa Beolak (Aralar), Miren Azkaratek (EAJ), Jon Mikel Pelaezek (Ezker Batua), Iñaki Galdosek (Hamaikabat), Iñigo Arcauzek (PP), Denis Itxasok (PSE-EE) eta Bilduko hautagai batek parte hartuko dute. Ostegunean, Koldo Mitxelenan, 19:00etan izango da hitzordua.