Udala partikular gisa aritzea nahi du Bilduk
Berdintasunaren arloa Bilduren beste ardatzetako bat izango dela aditzera eman du Nora Galparsoro koalizioko hautagaiak. Hala, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako gertakarien aurrean Udalak partikular gisa parte hartu behar duela jakinarazi du. Berdintasunaren alde, halaber, lan handiagoa egin behar dela eta udal eremu guztietan modu transbertsalean aritzea bermatu behar dela gehitu dute. Emakumeentzat arriskutsuak izan daitezkeen eremuekin bukatzeko beharra plazaratu dute ere.