Etxebizitza egitasmoak "garaiz" egingo dituela esan du Ramon Gomezek
Donostia «espekulazioaren hiria» bilakatu dela adierazi du Ramon Gomez PPko alkategaiak. Hirigintza egitasmoak biltzen dituen Donostipoly jolasarekin batera eta bestera ari zela, etxebizitza proiektuak «garaiz» egingo dituela agindu du Gomezek.
«Gauzak beste era batean eginez, Donostiak etorkizun hobea» izan dezakeela azaldu du. Babestutako etxebizitza egitasmo guztiak alokairuan izan behar direla zehaztu du eta finantziazioa bilatzeko, Kutxa ez den beste alternatiba batzuk badaudela aditzera eman du. Beste aukeretako bat gastu arrunta askoz ere gehiago murriztea izan daitekeela dio.