'Final four'-etik gertu dago Reala
Kopako lehia hastean, Valentziari aurre egitea izan zen lehen lana; eta, ongi gainditu zuen proba, Realeko emakumezkoen taldeak. Hurrengo aurkaria Sant Gabriel izan zen, igandean. Txuri-urdinak indartsu zelairatu ziren eta 3-1 irabaztea lortu zuten. Orain itzulerako partida jokatu beharko dute, Katalunian, baina zaila izango du Sant Gabrielek emaitza horri itzulia ematea.
Gauzak hala, uste baino gertuago du Realak Kopako final four-a. Ekainaren 17an eta 19an jokatuko dute, baina oraindik ez dute erabaki zein hiritan.