
Pronostikoekin bat egin zuen Donostiako maratoi erdiak eta lehenengo hiru postuak hiru marokoarrek bete zituzten. Abdellah Taghrafet izan zen lasterketako irabazlea, 1:02:05eko denborarekin. Hala, 2009tik David Kilel keniarrak zuen marka hobetu zuen, 27 segundoko aldearekin. Bigarren tokian, Hassane Ahouchar geratu zen (12:02:55), eta, hirugarrena, berriz, Younes Ait Hadi izan zen. Emakumezkoetan ere, pronostikoek asmatu zuten eta Beatrice Jepchumba izan zen lehena, (1:15:21). Minutu eta erdira, Saida El Medhi marokoarra iritsi zen eta hirugarren azkarrena, Maria Lopez de Tejada donostiarra izan zen.